Bilera 11:00etan hasiko da eta aisialdiari lotutako ekarpenak egin nahi dituen
herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. «Ideiak eman edo taldean parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak», azaldu dute aisialdi taldekoek.
Iaz aisialdiaren gaineko diagnostiko bat egin zela gogora ekarri dute, baina, hala ere, ekarpen gehiago egiteko ateak zabalik dituztela azpimarratu dute.
Udal Ludoteka, Kidegune, Gaztegune eta Udaleku irekien ardura izango du aisialdi taldeak Lekeitioko Udalak ataratako aisialdi zerbitzu publikoaren esleipena lortu ostean. Begiraleak aurkitzeko deialdia ere zabaldu zuten eta erantzun ona izan dute. «31 kurrikulum jaso ditugu eta barikuan batuko gara aukeraketa egiteko», aurreratu dute.