
85 urtetik gorako herritarrengandik hasita herriko nagusi guztiek dituzten premiak aztertu eta erantzuten saiatuko dira. “Gizarte-laguntzailea etxez etxe joango da bakoitzaren egoera ezagutzeko”, azaldu du Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak.
65 urtetik gorako herritar guztiengana jotzea da udalaren asmoa eta beraz 85 urtetik gorakoekin amaitutakoan 75 urtetik 84 urtera arteko herritarrak bisitatuko ditu gizarte-laguntzaileak, eta horrela 65 urtekoengana ailegatu arte.
Gaur bertan hasi dira bisitak eta barikuero bisita bi egingo dituztela zehaztu du alkateak. “Legegintzaldi hasieratik ikusi genuen herria zahartzen dihoala eta herritarren artean premia batzuk sortzen ari direla, eta beraz, premiei aurrea hartu eta erantzun bat emoten saiatuko gara”, adierazi du Jesus Iriondok.