'Automugatutako prozesu arinak eta Osasun karpeta' hitzaldia irailaren 25ean emango dute
Irailaren 16rako zegoen iragarrita Etxelilan ikasturte berriko lehen hitzaldia, baina atzeratu egin dute. Automugatutako prozesu arinak eta Osasun Karpeta deritzon hitzaldia emango dute Maria Lourdes Galarraga medikuak eta Gurutzne Osa Ondarroako Osasun Zentroko langileak. «Bi gai landuko dira. Alde batetik, automugako prozesu arinak (katarroa, gripea, eztarriko minak, beherakoak…) identifikatu eta hauek arintzeko beharreko informazioa eta tresnak eskainiko dituzte. Bestalde, osasun karpeta zer den eta zertarako erabiko den aurkeztuko dute. Aldi berean, norbere osasun informazioa gestionatzeko beharrezko tresneria erabiltzen ikasteko aukera ere egongo da», azaldu dute Etxelilatik.