
Mutrikuarrek egutegian azpimarratuta dituzten jaiak iritsi dira.
Galbaixo eguna etzi baldin bada ere, arraun taldeak erretako hegaluzea jaten hasiko dituzte bihar jaiak herritarrek.
Etzi, jaien egun handian, Galbaixo auzoko baselizaren bueltan batuko dira herrigunean zein kanpoaldean bizi diren guztiak. Askorek oinez igoko dute ermitara doan bide malkartsua, baina nahi duten guztiek, aukeran, goiko aldera eramango dien autobus zerbitzua edukiko dute. Eguerdi ondorengo orduak pasata, jaiak herrigunean jarraituko du, sokamuturrarekin.
Jaiek ere argazki rallya berreskuratuko dute, gainera.
Jaiek ekarriko dituzten berritasun artean, aurten
jaiak hiru asteburutan egin beharrean, bi asteburutan egingo dira. Dena den, hainbeste gauza egiteko eta ikusteko aukera bihartik aurrera; marmitako lehiaketa, gizon probak, danborrada, sokamuturra, potxoken arteko probak, elektrotxaranga, sardina erreak, zinga txapelketa…
EGITARAUA
Bihar
- 12:30. Hegaluze erre jana Beheko Plazan.
- 18:00. Zesta punta finalak Miruaitz frontoian.
- 19:00. Adunia taldea Beheko Plazan.
- 22:30. Danborrada.
- Ondoren. Kontzertua Beheko Plazan: The Associados.
Etzi, galbaixo eguna
- 08:00etatik aurrera. Galbaixora igotzeko autobus zerbitzua.
- 09:00-12:00. Orduero meza Galbaixon.
- 10:30. Galbaixoko argazki rallya.
- 13:00. Herri kirolak.
- Ondoren. Laja eta Andoni LarraƱaga trikitilariak.
- 18:00. Sokamuturra.
- 19:30. Elektrotxaranga.
- 23:00. Beheko Plazan Egan taldearen dantzaldia.
- Gauean. Laja eta Andoni LarraƱagaren erromeria Galbaixon.
Irailak 15, astelehena
- 10:00. Beheko Plazan marmitako lehiaketa.
- 11:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
- 12:00. Pottokak eta zezen txikiak Goiko Plazan.
- 13:00. Musika bandaren kontzertu Beheko Plazan.
- 14:00. Marmitako lehiaketako sari banaketa eta enkantea Beheko Plazan.
- 16:30. Txaurko eta Txurrita altxorraren bila Beheko Plazan.
- 18:00. Sokamuturra.
- 19:30. Trikitixa taldea kalejiran.
- 23:00. Disko jaia Beheko Plazan.
Irailak 16, martitzena
- 11:00. Sardina erreak eta umeek jolasak.
- 11:00. Erraldoien eta buruhandien eta musika bandararen kalejira moilaraino.
- 12:00. Kukaina.
- 13:00. Sokamuturra.
- 13:00. Zinga txapelketa eta paittak.
- 18:00. Sokamuturra.
Irailak 20, zapatua
- 17:00. 17. euskal artzai txakur lehiaketa.
- 18:00. Ponien arteko proba.
- Ondoren. Erromeria: Baltzola anaiak.
Irailak 21, domeka
- 11:00. Arnoko mendi lasterketa.
- 11:30. Meza.
- 12:30. Sari banaketa.
- Ondoren. Erromeria: Izer eta Lutxurdixo.
- 17:30. Gizon probak.
- Ondoren. Erromeria eta Galbaixoko errifen zozketa.