
«Ondarroako Udala herriko plan orokorra berritzen hasia denez, hauxe eskatu nahi diogu: geure herritik ikusten diren mendi eta basoen interes paisajistikoa onartzeko, eta hauei babes bat emateko. Adibidez, Txori Erreka eta Antzosolo gaineko basoak, Antigua eta Kalandi artean dauden arbolak…», adierazi dute talde ekologistako kideek.
Inguruko lurrei babes handiagoa emateko, gainera, Ondarroako Udalak «baso eta lur horiek erosi eta publiko bihurtu» beharko lituzteela gomendatu dute Eguzkikoek.
«Kalte ekologiko handiak»
Paisaiaren inguruko arrazoiak kontuta edukita, herri inguruan dauden basoak behin eta berriro botatzen direla diote.
Gauzak horrela, Ondarroako inguruan dauden basoak botatzeak «kalte ekologiko» asko dituela ere nabarmendu dute Eguzkikoek; lurren higadura edo bioaniztasun galera, hurrenez hurren. «Bana, beste kalte bat ere badu, gehienetan kontuan hartzen ez duguna: gure herriko paisaia kaltetzea. Imajinatzen duzue bihar Zubi Zaharra botatzea? Ez, ezta? Zubi Zaharra geure paisaiaren parte da, Ondarroari bere izaera eta edertasuna ematen dion elementu bat. Hala ere, gure inguruko basoak botatzen dituztenean, ez diogu hainbeste garrantziarik ematen, nahiz eta paisaian eragin oso handia eta kaltegarria daukan», nabarmendu dute.