Sententziak irten bitartean, hilero, ekimen desberdinak antolatzea erabaki du Zubixa Libre dinamikak
https://www.youtube.com/watch?v=Uxx-Whep4hU&feature=youtu.be
Zubixa Libre uzteko eskatu dute hainbat mutrikuarrek gaur [irailak 12]. Mutrikuko Herriko tabernaren aurrean herritar piloak agerraldia egin du iluntzean, Libre, epaiketarik ez lelopean. 20:00etan hasi den prentsaurrekoan, Libre dinamikako elastiko eta zapi laranjak soinean, uztailaren 30ean Espainiako Auzitegi Nazionalak Herriko tabernen kasuan hartutako erabakiaren inguruan aritu dira.
Zubixa Libre uzteko eskatu dute hainbat mutrikuarrek gaur [irailak 12]. Mutrikuko Herriko tabernaren aurrean herritar piloak agerraldia egin du iluntzean, Libre, epaiketarik ez lelopean. 20:00etan hasi den prentsaurrekoan, Libre dinamikako elastiko eta zapi laranjak soinean, uztailaren 30ean Espainiako Auzitegi Nazionalak Herriko tabernen kasuan hartutako erabakiaren inguruan aritu dira.
Uztailaren 30ean kaleratutako epaiak espetxe zigorra betetzera zigortu ditu Herriko tabernen kasuan Batasunan aritutako 20 mahaikide. Ez hori bakarrik, Euskal Herri osoko 111 Herriko taberna ixteko agindua eman zuen, tartean, Mutrikuko Zubixa. Espainiako Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiaren aurka agertu dira Zubixa aurrean agerraldia egin duten kideak, eta Mutrikuko Herriko taberna ez ixteko eskatu dute.
Madriletik egin diren akusazioak “gezur hutsak” direla nabarmendu nahi izan dute Mutrikun batutakoek. “Ezin gara ohitu horrelako injustiziak entzutera, eta are gutxiago, hauek onartzera. Oraingoan, Mutriku ere beraien jopuntuan jarri dute, eta hainbatetan egin ohi duten bezala, beraien polizia eta ertzaintza bidaliko dute Zubixa ixtera”. Azkenaldian, Zubixan ertzaintza hainbatetan agertu dela, eta barruan zeundenekin “jarrera oso desegokiak” izan dituztela ere salatu nahi izan dute.
Sententziak irten bitartean, ekimen desberdinak
Bestalde, Herriko tabernen kasuan lanean ari diren abokatuek errekurtsoak aurkeztuta dituztela adierazi dute Zubixa aurrean egindako agerraldian. Zubixako kideek, baita Euskal Herri osoko Herriko tabernen auzian inplikatuta dauden guztiek ere, behinbehineko sententziak irten arte urte bat pasatu ahal dela aurrikusten dute . “Beraz, egoera honetan, Zubixa Libre dinamikatik beste helburu bat jarri diogu geure buruari: sententziak irten bitartean, herritarroi egoera zein den azaltzeko asmoz, ekimen desberdinak antolatzea, eta hauen bitartez ahalik eta babes handiena lortzea. Ekimen hauen bitarteaz, tabernari bizitasuna ematea da gure helburuetariko ba, eta, nola ez, norbaitek ekarpenak, proposamenak… egin nahi baditu ate guztiak zabalik aurkituko ditu”. Ekimenak hilean behin egitea erabaki dute Zubixa Libre dinamika sustatzen ari diren kideek. “Hilaren amaieran, lehenengoa egiteko asmoa dugu”, gaineratu dute.
Amaitzeko, Zubixaren ibilbidea beti “gardena eta garbia” izan dela argitu nahi izan dute gaur Zubixa aurrean bildutakoek. “Ez dugu ezer ezkutatzeko eta harro gaude izan duen eta denok batera eman diogun bizitzaz. Beraz, ziklo honi amaiera eman behar badiote, Mutrikuk amaiera duina emango dio”.
Gazte independentisten aurkako epaiketa hasiera, hilaren 22an
Era berean, irailaren 22tik aurrera, Espainiako Auzitegi Nazionalean 28 gazte independentisten aurkako epaiketa hasiko dela ere azpimarratu nahi izan dute Zubixa aurreko agerraldian. Epaituko dituzten gazteak libre uzteko bat etorri dira agerraldian batuta denak.
Irailaren 22ko epaiketa, epaituak izan ziren beste 40 gazteren absoluzioa eta gero dator, eta beste epaiketa politiko bat egitea “zentzu gutxikoa” dela ohartarazi nahi izan dute. “Eraso berri honekin, berriro ere euskal gazteria beldurtu eta inmobilizatzeko saiakera egin nahi dute, baina argi eduki dezatela euskal gazteriak borrokan jarraituko duela orain arte bezala, eta ez dugula etsiko. 28ak ere libre nahi ditugu beraien herri, hiri eta auzoetan”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.