2014/10

Sardina asko porturatzen jarraitzen dute arrantzaleek Ondarroan

https://www.youtube.com/watch?v=GLODeIlmVWo Azken egunotan turrun hotsa ez da gelditu ere egin Ondarroan. Baxurako txalupak joan-etorrian dabiltza sardina ekarri eta ekarri. Herenegun iluntzean, esate baterako, hainbeste sardina porturatu zen Kalare Deuna Kofradian.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Damen kantak ikuskizuna eskainiko dute Unanue eta Gaudeamus koralek domekan Ondarroan

https://www.youtube.com/watch?v=JezMtyAItx8&feature=youtu.be Ondarroako Unanue Kamara Koralak aurten 25 urte betetzen ditu eta Gernika-Lumoko Gaudeamusek 20. Urteurren borobil horien harira bi koralak batu eta kontzertu berezi bat eskaintzea pentsatu dute Ondarroako Andra Maria elizan, domekan, 19:00etan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

"Sute txikia" gertatu da Lekeitioko Txalaparta tabernan, Eskolapean

https://www.youtube.com/watch?v=x3oso9G5VTo Ertzaintzak jakin eragin duenez, sartagin batek su hartu du. Sutea itzaltzera bi suhiltzaile kamioi joan ziren eta horrek zeresana eman du herrian. Eskolapea Ertzaintzak, anbulantziako arduradunek eta suhiltzaileek hartu dute. "Sutea itzalita, zer edo zer belztu da tabernan baina ez da aparteko ezer ere gertatu", adierazi du Ertzaintzak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Gehiago