Euskal eredu matrilinealaz jardungo du Mari Karmen Basterretxea antropologoak barikuan Etxebarrian

https://www.youtube.com/watch?v=wV24WLjcITo Euskal eredu matrilinealaren gaineko hitzaldia antolatu du Etx kultur taldeak Udako Unibertsitate Bolibartarraren laguntzagaz. Mari Karmen Basterretxea antropologian, filosofian eta hezkuntzan doktoreak emango du hitzaldia barikuan, 19:00etan, kultur aretoan.

Euskal eredu matrilinealaren gaineko hitzaldia antolatu du Etx kultur taldeak Udako Unibertsitate Bolibartarraren laguntzagaz. Mari Karmen Basterretxea antropologian, filosofian eta hezkuntzan doktoreak emango du hitzaldia barikuan, 19:00etan, kultur aretoan. Udako Unibertsitate Bolibartarraren egitarauaren barruan eskaini zuen aurretik, hitzaldia, antropologo ondarrutarrak, eta euskal kultura, sistema matrili- nealean oinarritzen zela, eta gizarte eskuzabal eta orekatua zela azaldu zuen. «Senidetasunaren alorrean azaltzen da matrilinealtasuna: etxe batean hainbat emakume belaunaldi bizi ziren, oso zabala zen, ez gaurko eredua bezalakoa. Etxearen giroa eta antolaketa guztia emakumeek erabakitzen zuten. Ekoizpen sistema auzolanean oinarritzen zen, eta batzarrean antolatzen zen», dio.