https://www.youtube.com/watch?v=1FcLnNE-x4E Meabe auzokoen arduragaz bat eginez, gutun bat bidali du Markina-Xemeingo Udalak Bizkaiko Foru Aldundira, Ertzaintzara eta harrobiak ustiatzen dituzten arduradunengana. Harrobietara doazen kamioiek eragiten duten «arriskuaz» ohartarazten duen idatzi bat utzi zuten Markina-Xemein eta Aulestiko udaletxeetan Meabe auzokoek, eta Markina-Xemeingo Udalak erantzun bat eman nahi izan dio egoerari.
https://www.youtube.com/watch?v=zTr67ZrCfew&feature=youtu.be Goizean goiz hasi dira beharginak San Agustin kalea eta inguruak konpontzen. 07:00etan hasi dira galipota botatzen. Correos inguruan hasi dituzte lehendabizi lanak.
https://www.youtube.com/watch?v=wV24WLjcITo Euskal eredu matrilinealaren gaineko hitzaldia antolatu du Etx kultur taldeak Udako Unibertsitate Bolibartarraren laguntzagaz. Mari Karmen Basterretxea antropologian, filosofian eta hezkuntzan doktoreak emango du hitzaldia barikuan, 19:00etan, kultur aretoan.
http://vimeo.com/110715626 Urpean igeri egiten ari den 35 urtean horrelakorik ez duela ikusi aitortu du Jabier Aginaga Mutrikuko Buceo Euskadiko arduradunak. Itsaso ona dagoen guztietan egin ohi duten modura, domekan ere, urpean ibiltzera irten zuen Aginagak.