Mutrikuko San Agustin asfaltatzeko lanak eguerdirako amaitu dituzte
https://www.youtube.com/watch?v=zTr67ZrCfew&feature=youtu.be
Goizean goiz hasi dira beharginak San Agustin kalea eta inguruak konpontzen. 07:00etan hasi dira galipota botatzen. Correos inguruan hasi dituzte lehendabizi lanak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Goizean goiz hasi dira beharginak San Agustin kalea eta inguruak konpontzen. 07:00etan hasi dira galipota botatzen. Correos inguruan hasi dituzte lehendabizi lanak.
Gerokoan, Eroskiko bidegurutzetik komentura jaisteko eskilaretaraino doan tartean ibili dira langileak galipota botatzen. Tarte horietan guztietan, ibilgailurik ezin izan da Mutrikuko erdigunera igaro. Hala eta guztiz ere, udaltzainek ez dela aparteko arazorik izan nabarmendu dute. “Zirkulazioa Erdiko kaletik bideratu dugu, eta ez da inongo arazorik egon. Dena ondo antolatuta eduki dugu”.
12:30ak inguruan zirkulazioa normaltasunera bueltatu da berriro, eta ibilgailuek pasabidea izan dute San Agustin kalean zehar. San Agustin kalea asfaltatu ondoren, porturako bideko zati batzuetan ere galipota botatzen aritu dira langileak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.