Meabeko auzokideen kexa bideratu die Markina-Xemeingo Udalak arduradunei

https://www.youtube.com/watch?v=1FcLnNE-x4E Meabe auzokoen arduragaz bat eginez, gutun bat bidali du Markina-Xemeingo Udalak Bizkaiko Foru Aldundira, Ertzaintzara eta harrobiak ustiatzen dituzten arduradunengana. Harrobietara doazen kamioiek eragiten duten «arriskuaz» ohartarazten duen idatzi bat utzi zuten Markina-Xemein eta Aulestiko udaletxeetan Meabe auzokoek, eta Markina-Xemeingo Udalak erantzun bat eman nahi izan dio egoerari.

Meabe auzokoen arduragaz bat eginez, gutun bat bidali du Markina-Xemeingo Udalak Bizkaiko Foru Aldundira, Ertzaintzara eta harrobiak ustiatzen dituzten arduradunengana. Harrobietara doazen kamioiek eragiten duten  «arriskuaz» ohartarazten duen  idatzi bat utzi zuten Markina-Xemein eta Aulestiko udaletxeetan Meabe auzokoek, eta Markina-Xemeingo Udalak erantzun bat eman nahi izan dio egoerari. «Lehenago ere berba egin izan da gai honen gainean, eta aditzera eman izan dugu bidea txarto dagoela, eta arriskutsua dela denontzat, baina arriskuak bere horretan dirau», azaldu du Markina-Xemeingo Udalak. Egoerak, bidearen ondoko baserrietan bizi direneei eragiten diela dio udalak, baina, bai eta ere egunero-egunero Lekoiz gainera eta Santa Eufemira paseoan joan ohi diren herritarrei, eta beharrera edo beharretik bueltan Aulestira joan behar duten guztiei ere. Eta, ezer larririk pasa baino lehen ezer egiterik ez ote dagoen galdetzen dute. Meabe auzokoek azaldu dutenez, harrobietara doazen kamioiak abiadura handian dabiltza eta errepidearen zati handia hartzen dute. Hori dela eta baztertu egin behar izaten dira, eta euretariko askok behin edo behin izan dute istripuren bat kamioren batekin, arin zein larriagoak ere.