
Ziortza-Bolibarko Udaleko Euskara Batzordeak antolatuta, Koldo Zuazok hitanoari buruzko hitzaldia eskaini zuen joan den asteko zapatuan areto bete jenderen aurrean. Herrian hitanoa berreskuratzeko asmoz antolatu zuen euskara batzordeak hitzaldia. Izan ere, «herrian urte askoan bizirik egon den berba egiteko era hori galtzen hasia da». Hitzaldia hitanoaren erabilera berreskuratzeko eta indartzeko egin den ekimena bat izan bada ere, ez da bakarra izango; euskara batzordeak datozen hileotan ekimen gehiago egingo ditu.