Berriatuan, esaterako, eskolako ume, irakasle eta gurasoak batu dira eguerdian, udaletxe aurrean. Elkarretaratzea egiteaz batera, eskolako ume eta irakasleek naziorteko egunagaz lotutako abestia abestu dute.
Mutrikuko elkarretaratzea.
Mutrikun 18:00etan egin dute elkarretaratzea, Goiko Plazan (elizako eskaileretan). Guztira, gutxi gorabehera, 100 herritar inguru bildu dira. Bi pankarta egon dira, Mutrikuko Udalarena eta Mutrikuko Emakumeak Abixan taldearena.
Mutrikuko Emakumeak Abixan taldeko kide batek, hurrengo egunetarako prestatu duten egitarauaren berri eman du udaletxeko bozgorailuetatik. Gauza guztien artean, eguenean [azaroak 27], 19:00etan, udaletxean aurkeztuko duten mozioa nabarmendu nahi izan dute EMAEko kideek.
Ondarroako elkarretaratzea.
Ondarroako ekitaldia.
Ondarroan 18:30ean egin dute elkarretaratzea. Horretan ere 100 lagun inguru batu dira, Alamedan. Andrabandako kideek danborrak jo dituzte eta hainbat umek Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguneko testua irakurri dute.
Lekeition (Eskolapean) eta Markina-Xemeinen (Goiko Portalean) ere elkarretaratzeak egin dituzte.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.