Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Berriatuarrek desanexioaren 31. urteurrena ospatuko dute zapatuan

Asier Alkorta
Berriatua
2014/11/26
31 urte bete dira aurten Berriatua Ondarroatik desanexionatu zenetik. Eta urteurrena ospatzeko, urtero egin lez, berriatuarrek jaia egingo dute zapatuan; ekintzaz betetako eguna izango da zapatukoa. Zehatz esateko, desanexioaren urteurrena martitzenean izan zen; egunean bertan kanpai hotsak eta bolanderak bota zituzten, 12:00etan puntuan. Baina jai handia zapatuan egingo dute herritarrek. Erroak loran izenburupean, herritarrek bazkari herrikoia egingo dute Mendibarren frontoian. “Berriatuarron jaia izango da”, gaineratu dute. Bazkaria egiteaz gain, kantaldia eta erromeria ere egingo dute berriatuarrek. Eta urtero egin modura, ospakizuna jai giroan biziko dute. Argazki zaharren liburua Baina zapatuko hitzordua ailegatu aurretik, herritarrek beste hitzordu bat daukate ipinita biharko: 19:30ean Berriatuko argazki zaharren liburua aurkeztuko dute, bideo gelan. Duela bi urte hasi ziren herritar batzuk herriko argazki zaharrak biltzen eta digitalizatzen (Saioa Lopez eta Itziar Aramaio zinegotziak). Eta kontuz kontu, proiektu xumea zena handituz joan da. Herritarrengandik jasotako argazki zahar guztiak digitalizatzeaz gain, ordenatu eta izendatu egin dituzte herritarrek, borondate osoz. Berritxuarrak. Argazkiak berbetan: 1.887-1.960 izenburua dauka liburuak, eta Berriatuko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz egin dute. 286 orrialdetan 342 argazki daude bilduta, eta hamar kapitulutan dago banatuta; bederatzigarren kapitulura arte 1.887tik 1.960ra arteko argazkiak daude sailkatuta, eta azken kapituluan herriko momentu historikoak daude, desanexioa eta uholdeak, esaterako. Kapituluez gain, argazki guztien fitxategia ere jasotzen du liburuak; argazkiak nork eman dituen eta abar jaso dute. Argitalpenaren diseinua eta maketazioa 11Barri diseinu eta komunikazio enpresak egin ditu. Horrela ba, biharko aurkezpenagaz hasita, ekintzaz betetako asteburua daukate aurretik berriatuarrek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.