Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ibon Iparragirre moduluz aldatu dute, beste preso baten jipoia jasan eta gero

Asier Alkorta
Ondarroa
2014/11/27
Martitzenean beste preso sozial batek jipoia eman ostean, Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarra moduluz aldatzea erabaki dute; bosgarren modulutik seigarren modulura lekuz aldatu dute Iparragirre. “Moduluz aldaketzearen helburua jipoia eman zion presoagaz topo ez egitea da”, adierazi du Angelita Burgoa presoaren amak. “Pentsa baino hobeto”. Iparragirreren osasun egoerari dagokionez, eguaztenean Alfontso Zenon abokatuak kartzelan bertan presoagaz egoteko aukera izan zuela jakitera eman dute Iparragirreren senideek. “Ordubete inguruko elkarrizketan nahikoa lasai eta argi aurkitu zuen. Pentsa baino hobeto”. Erasoa jaso ostean, buruan urradurak eta golperen bat edo beste ditu Iparragirrek. Horrez gain, gorputzeko hainbat tokitan, ubeldurak dituela ere jakitera eman dute haren senideek. “Espero genuena baino, zauri gutxiago ditu. Horrenbestez, lasaigo gaude. Ez du ezer hautsita, hori da garrantzitsuena orain”. Erasotzailea, identifikatuta. Ondarroako presoak ikusmen arazoak ditu eta nork eraso zion argi ikusi ez bazuen ere, kartzelako arduradunek erasotzailea identifikatu dutela adierazi dute haren senideek. “Erasoa gertatu zen unean, inguruan beste hainbat preso zeuden, eta gertakaria hurbiletik ikusi zuten. Orain, jasotakoaren inguruan hartu beharreko neurriak hartu beharko dira”. Iparragirrek amagaz (Angelita Burgoa) berba egin du gaur [azaroak 27] eta oraindik minez dagoela esan dio. “Min gutxiago duela esan dit. Aurretik gehiago izan duela esan dit. Orain, hobeto eta lasaiago dago, eta horrek ere asko lasaitu gaitu. Gainera, moduluz aldatuta, jipoia eman zizkiotenak ez ditu ikusiko”. Burgoaren berbetan, Iparragirreri martitzenean eraso egin ziona ez zen pertsona bakarra izan, baizik eta bi; Iparragirrek hori esan dio gaur [azaroak 27] egin dion deian. Batek buruan jo zion eta besteak lurrera bota ostean, gorputzean kolpeak ematen zioten, “behin eta berriz”. “Ingurukoak tartean sartuko ez balira, auskalo zer gertatuko litzatekeen. Eskerrak jendeak laguntza eman ziola”. Erasoa jasan eta gero, Iparragirreri hainbat presoren argazkiak erakutsi zizkiotela kontatu du Burgoak eta bakarra identifikatzea lortu zuela adierazi du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.