650 lagunek parte hartu dute Ziortza-Bolibarko VIII. Mendi Martxan
Euria egin zuen, bai, baina horrek ez zituen ziortza-bolibartarrak atzera bota. Beste behin ere, herriaren desanexioaren urteurrena ospatzeko, herritarrek mendi martxa egin dute, udalaren laguntzagaz. 650 lagunek parte hartu dute aurten. Goizean karpa azpian gosaldu zuten parte hartzaileek eta martxari “umoretsu” ekin zietela jakin eragin dute antolatzaileek.
Behin martxa eginda, bazkari herrikoia egin zuten. Horretan 140 lagunek parte hartu zuten. Bazkaltzeko herritarrek egindako indar eta odolosteak eduki zituzten. Ostean musikagaz girotu zituzten bazkalosteko orduak.
Oro har, mendi martxa urterik urte egonkortzen doan ekimena dela azpimarratu duten antolatzaileek. “Urtez urte gero eta dimentsioa handiagoa ari da hartzen”.
Dena den, mendi martxa egiteko talde handi batek lan egiten duela gaineratu dute. “Talde hori aritzen da laguntzen”. Horiei guztiei eskerrik beroenak eman nahi izan dizkiete Aranbaltzekoek. “Eta noski, ekimenean parte hartzera etorri diren mendizale guztiei ere eskerrak ematen dizkiegu”.
Aranbaltzeko ekimenaren momentuko balorazio positiboa egin badu ere, aurrerago balorazio zehatzagoa egingo dutela aurreratu dute. “Jendearen ekarpenak jaso ostean egingo dugu hori”.
[nggallery ID=201]