Herriko balkoiak apaintzeko lehiaketa antolatu du Mutrikuko Bertan elkarteak
Herriko balkoiak apaintzeko lehiaketa egin ahal izateko, Bertan elkarteak herritarren parte hartzea eskatu du. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 15a baino lehen eman beharko dute izena, Sabina elikagaien dendan edo Maneiro lentzerian.
Balkoien balorazioa abenduaren 16tik 23ra egingo dute Bertaneko ordezkariek. Behin balkoien balorazioa eginda, irabazlearen izena ere jakitera emango dute Bertanekoek.
Sariak. Balkoi onenak elkartea osotzen duten 50 komertzioetan gastatzeko 200 euroko bonoa lortuko du (denda, taberna, jatetxe edota kafetegiak).