Iparragirrek "beste eraso bat" jasan duela salatu du Iparra Galdu Baik plataformak
Gaur [abenduak 8] jaso du erasoa Ibon Iparragirre larriki gaixorik dagoen preso politiko ondarrutarrak. Iparra Galdu Baik plataformak jakin eragin duenez, Iparragirrek Alcala Meco-ko “bi kartzelerok” erasotu dute ondarrutarra. “Dirudienez, gau guztian argia piztuta eduki du Ibonek, eta hori salatzeko kexa bat sartu du. Hori eginda, argia itzali diote”.
Ondoren kartzelako bi langile ziegara sartu zaizkiola salatu du plataformak. “Bere ziegara joan dira eta berariekin eraman dute gela txiki batera. Behin hor, galdetu diote ea zertan ari den argizaren kontuarekin arazoak sortzen. Ibonek esan die eskaera soil bat egin duela bakarrik”.
Plataformaren esanetan, ondokoak izan dira kartzelako bi langileen erantzunak: “Zer nahi duzu, popatik ematea?”. Horri, Iparragirrek ondokoa erantzun dio: “Zeregaz? Ekarri ez didazuen erratzaren kirtenagaz?”. Izan ere, Iparragirrek asteak daramatza bere ziega garbitzeko erratzaren makila eskatzen. Iparragirreren erantzunaren aurrean, bi funtzionarioek zaplazteko bat eman diotela salatu du Iparra Galdu Baik plataformak. “Zaplaztekoa eman ostean, ondokoa esan diote: Hemen ustelduko zara. 35 urte jango dituzu, umeen hiltzailea”. IparragirrekĀ berak ez duela umerik hil esan die. “Orduan beste zaplazteko bat eman diote eta ostean bere ziegara eraman dute”.
Gertaera horren aurrean, Iparra Galdu Baik plataformak “aski da!” esan du. “Eraso gehiagorik ez! Larriki gaixo dauden presoak etxera!”.