Markina-Xemeingo Uni frontoia jendez bete-bete egin da urteroko hitzorduagaz.
Frontoi nagusia bete egin zen atzo Euskal Herriko txapeldun guztiak batera ikusteko. Xabier Amuriza, Jon Lopategi, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus igo ziren kantxako oholtzara bertsozaleen gozamenerako. Jose Mari Lejardi
Gabixolak kantuan jarri zituen sei bertsolariak, eta bertsoz bertso bertsolariak eurak ezagutu eta bertsolaritzaren historia zati handi bat gogora ekartzeko aukera aparta egon zen. Txalo zaparradagaz erantzun zituzten bertsolarien ariketak harmailak bete zituzten lagunek.
Markina-Xemeingo Kontsezioko Bertso Jaialdia
Markina-Xemeingo Kontsezioko Bertso Jaialdia