Sasoiko produktuen azoka egin zuten Amoroton.
Amorotoko baserri batean hazitako ‘Zezili’ txahala goizaldean hasi ziren erretzen. Jaia, aldiz, eguerdian hasi zen. Urtero modura, Gabonetako jakien azoka egin zuten frontoian. Beste hainbat jakiren artean, taloak, barraskiloak eta gaztaina erreak prestatu zituzten herritarrek. Eguraldi txarragaz, nahikoa jende hurbildu zen salda beroa eta sasoiko jakiak dastatzera.
Frontoi bete jende egon zen txahal janean.
Sasoiko produktuen dastaketa egin ostean, iluntzean, txahal jan herrikoia egin zuten frontoian; 420 pertsona inguru batu ziren, frontoia ere txiki laga zuten. Guztiek 48 erraldeko ‘Zezili’ txahalaren inguruan afari ederra egin zuten, eta jaia goizeko ordu txikiak arte luzatu zen, Jokaldi taldeak girotuta.
Antolatzaileak pozik geratu dira jaiak eduki duen erantzunagaz. “Goizean zein gauean, jende asko egon da. Jaiagaz, gainera, Gabon aurreko egunei kolorea eman diegu”.
Herritarrak, taloak egiten, txahal janean.
Frontoia bete-bete egin zen Amorotoko txahal janean.