Ibilgailu batek emakume bat harrapatu du Ondarroan

Arana tar Sabin kalean gertatu da istripua, 12:45ean. Chevrolet markako ibilgailuak 65 urte inguruko emakume bat harrapatu du. Emakumeak zauriak zituen eta Galdakao-Usansoloko ospitalera eroan dute.