Jon Andoni Basurko
Anxarbak Galdona kanpinak eta Ezkutur iturgintzak ematen duten txapela eskuratu du Anxarbak. «Lehenengo aldia da mutrikun ehizatzen den urteko lehenengo oilagorra kaletar batek ehizatzen duela», azaldu du Galdona kanpineko Jose Mari Kaltzakortak. Izan ere, azken urteetan, txapela Olatz auzoko Mugerzatarrek lortu izan dute. Horrela ba, aurten, Anxarbak titulua kendu die Olatzekoei.
Txapela Galdona kanpinek eta Ezkutur iturgintzak ematen dute. «Beste herri askotan ere txapela ematen dutela ikusita, duela lau urte hasi ginen gu ere txapela ematen», azaldu du Kaltzakortak. «Gazte asko ibiltzen dira oilagorretan». Txapela lortzeko baina, baldintza batzuk bete behar izaten dituzte ehiztariek: Mutrikun erroldatuta egotea, federatuta egotea eta oilagorra Mutrikuko lurretan ehizatzea. Ehizatutako oilagorra eskuetan zuela, Anxarbak Kaltzakorta eta Ezkurdi iturgintzako Rikardo Juaristiren eskutik jaso zuen txapela.