Cabaret Chihuahua antzezlan musikatua arrakasta itzela ari da edukitzen. Proiektu txikia zena erraldoi bihurtu da. Fenomeno bat dela deritzote kritikoek eta bateko zein besteko izan, ikuslegoa txundituta, gustura eta pozik ateratzen da Bilboko Pabellon 6 antzokitik.
Antzerkian Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak parte hartzen dute.
Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri, antzezlanean.
Abenduaren 26, 27 eta 28ko saioetarako sarrerak agortuta badaude ere, hilaren 29rako sarrerak erreserbatu ahal dira oraindik. Behin hilaren 29ko saioa eskaini eta gero, profesional taldeak urtarrilaren 2an, 3an eta 4an eskainiko ditu saio gehiago. Eta noski, egun horietarako ere erreserbak egin ahal dira.
Erreserbak eta prezioa. Interesatuek Internet bidez egin ahal dituzte
erreserbak. Sarrera bakoitzak 15 euro balio ditu baina Pabellon 6 Arte Eszenikoakek deskontuak ere eskaintzen ditu.
Cabaret Chihuahuak 100. emanaldia eskaini du asteon eta aurrera begira ere marka berriak hausten jarraitzeko aurreikuspena dago.
Abenduak 26: 22:00etan. SARRERAK AGORTUTA.
Abenduak 27: 22:30ean. SARRERAK AGORTUTA.
Abenduak 28: 20:30ean. SARRERAK AGORTUTA.
Abenduak 29: 20:30ean.
Urtarrilak 2: 22:00etan.
Urtarrilak 3: 22:00etan.
Urtarrilak 4: 20:30ean.
Urtarrilak 5: 22:00etan.