“Eguraldi txarra dagoenean herritarrek, bereziki umeek eta gurasoek, ez daukate non egon”. Horrelantxerik adierazi du Mutrikuko Udalak herritarrek bizi duten egoera. Horren aurrean, udalak merkatu plaza zabaltzeko apustua egin du. “Herritarrek merkatu plaza erabili ahal izateko, udalak merkatu plaza egokitu egin zuen”.
Merkatu plazako lanak.
Merkatu plaza noiz zabaldu eta zein baldintzatan erabakitzeko, Mutrikuko Udalak herritarrekin bilerak egin zituen. Eta erabaki beharrekoak erabakita, merkatu plazak barikuan zabalduko ditu ateak, estreinako.”Bilerak egin eta gero, heldu da merkatu plaza irekitzeko eguna. Barikuan [abenduak 19] zabalduko ditu ateak, aurrenekoz, erabilera berri horretarako.
Merkatu plaza herritarrek erabili ahal izateko zabalduko bada ere, udalak ez duela ezelako ekitaldirik egingo esan du. “Ateak zabalduko ditugu, besterik gabe”. Dena dela, ordutegiak eta oinarrizko erabilera arauak zeintzuk izango diren jakitera eman du udalak.
Merkatu plaza eguraldi txarra egiten duenean (euria, hotza) bihurtuko da erabilera anitzeko gune.
Ordutegia. Astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta barikuetan eta zapatuetan 16:00etatik 21:00etara. Domeketako ordutegia astelehenetik eguenera dagoen berdina izango da (16:00etatik 20:00etara).
Horrez gain, herritarrek ezingo dute ez edan ez erre. Animaliek ere ezingo dute sartu eta umeek ezingo dute futbolean jolastu.
Merkatu plazak erabilera anitzeko gela bihurtzen den egunetan edukiko dituen arauak.