Lekeitioko elizapea herritarrek erabiltzeko zabalduko dute
Azken urteetan herritarrek elizapea erabiltzeko “eskaera dexente” egin dituztela esan du Lekeitioko Udalak. Egoera horren aurrean, eliza eta udala adostasun batera ailegatu dira eta elizapea herritarrek erabili ahal izateko zabaltzea adostu dute. Elizapea urteetan itxita egon ostean, orain, herritarrak bertan egon ahalko dira. “Herrian dugun aterpe falta ikusita, udalarentzat oso positiboa da elizapea zabaltzea”.
Aterpea elizako arduradunek zabalduko dute, egunero, 09:00etan; iluntzean itxikoda, eta ardura hori udalarena izango da.