Mutrikuko Udalak herritarrak zoriondu ditu, hondakin bilketa sistema aukeratzeko bozkan izandako parte hartzeagatik
“Parte hartzea handia izan zen eta herritarrek gai horrekiko duten interesa adierazten du horrek”. Hitz horiekin batera, Mutrikuko Udalak herritarrak zoriondu nahi izan ditu. “Herritarrak erakutsitako interesagatik eta edukitako jarrerarengatik zoriondu ditu udalak”.
Egindako galdeketari dagokionez, herritarrek hartutako erabakia “errespetatu eta gauzatzeko konpromisoa” duela jakinarazi du Mutrikuko Udalak.
Orain, bozketa egin eta herritarrek euren iritzia eman ostean, Hondakin Batzordearen esku geratu da gaia. “Lehenedabiziko lana, sistema berria martxan jartzeko plana egitea izango da, eta haren bidez, 2015ean edukiontzien bidez hondakinak biltzeko sistema martxan jartzea izango da aipatutako batzordearen helburu nagusia”.