
http://www.youtube.com/watch?v=eiE6sehXp0E&hd=1 Lau sari izan dira guztira Mutrikuko Udalak banatu dituenak: kirolari onenarena, kirol talde onenarena, kirol ibilbideari saria eta kirol alorreko aipamen berezia. Eta sariek jabea eduki zuten atzo, otsailak 21, barikua, Mutrikun egin zen I. Kirolaren Galan. Luis Mari Arrieta, Mutriku Sokatira Taldea, Loren Elezgarai eta Erik Mendizabal izan ziren saria jaso zutenak.

http://www.youtube.com/watch?v=7hIt7QAjxN0 Asteon albistegiak ondoko gaiak biltzen ditu: Itsas denboraleak eragindako kalteen kostuak (Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea); Pilar Ardanza foru diputatua, Plazakolan (Markina-Xemein); Euskara jardunaldiak, bihar (Lekeitio); Ibilaldiak badauka abestia (Gernika-Lumo); Espainiako bandera, ia udal ordezkari guztien aurrean (Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea); Izaskun Bilbao bermeotarra, Europara begira; Jaialdi senegaldarra, antzerkia eta jaialdia, asteburuan (Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea); eta gehiago!

