
Urtero modura, giro ona egon zen urteko azken egunean Berriatuko frontoian eta zaleek harmailak bete zituzten. Hirugarren eta laugarren postuak lehiatu zituzten lehenengo Barandikak eta Rokek eta ondoren jokatu zen Antxon eta Aimarren arteko finala.
Aimar irabazten joan zen hasieratik, baina ez zuen bere egunik onena izan. Antxonek berriz, partidu edarra jokatu zuen eta azken garaipena bere egitea lortu. 30 eta 24 irabzi zion Antxonek Aimarri txapelketako sari nagusia bere eginez.
Aurtengo Gabonetako banakako txapelketako hirugarren postua Barandikarentzat izan da; laugarren geratu da Roke.