
Balkoi irabazlea. Argazkia: Josebe Mendizabal
Lehen lehiaketan parte hartu duten dozena bat balkoien artean, San Agustin kaleko 1eko 3. solairuan kokatutako balkoia izan da epaimahaiaren iritziz garailea. “Karmele Goenagaren balkoia izan da hoberen baloratua, bere originalidadeagatik. Correos gainean dituen leihoak atontzeagatik, eta, batez ere, atzealdera ematen duen balkoian ipinitako hiru errege magoak oso positiboki baloratuak izan dira”, azaldu dute epaimahaikideek.
Balkoi irabazleak Bertaneko komertzioetan gastatu ahal izateko 200 euroko saria jaso du. Antolatzaileek positiboki baloratu dute herritarren partehartzea, eta hurrengo urtean ere lehiaketa antolatzeko asmoa agertu dute, “modu horretan gabon giro polita sortu ahal izateko urtero”.
Bestalde, erakusleiho lehiaketa 20metro modak irabazi du. Erdikokale 1ean dagoen erropa dendak “erakusleiho originala” jarri duela nabarmendu dute epaimahaiko kideek. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, besteak beste, Madariaga eta Amalur Belardenda izan dira.