32. postuan bukatu du Dakarreko bigarren etapa Txomin Aranak
Domekan hasi zuten Dakarra, eta lehenengo etapan 56. postua eskuratu zuen ereñarrak. Gaur hirugarren etapari ekin beharko diote, San Juandik ChilecitorainoAurreko etapa baino hobeto eginda, 32. postuan bukatu du Txomin Arana Ereñoko moto gidariak Dak...
Domekan hasi zuten Dakarra, eta lehenengo etapan 56. postua eskuratu zuen ereñarrak. Gaur hirugarren etapari ekin beharko diote, San Juandik Chilecitoraino
Aurreko etapa baino hobeto eginda, 32. postuan bukatu du Txomin Arana Ereñoko moto gidariak Dakarreko bigarren etapa. Lasterketan aurrera egin beharko du, eta gaur bertan, hirugarren etapari ekin beharko dio San Juan eta Chilecito artean.Domekan hasi zuten 161 moto gidarik 2015eko Dakarra. Hain zuzen, Buenos Aires eta Villa Carlos Paz hirien artean burutu zuten lehenengo etapa, eta, zenbait arazo tarteko, 56. postuan bukatu zuen Aranak. Aurreko gidariek utzitako hautsak «kalte egin» ziola aitortu arren, «nahikoa ondo» egin zuela deritzo Aranak berak.
Lasterketa hasi orduko arazoak izan zituen aurreko balaztaren pintzagaz; hala ere, konpontzea lortu eta lehenengo etapa hori bukatzea lortu zuen. «Lasterketa azkarra» izan zela dio ereñarrak; «kilometro askotan 160km/orduko abiadura baino gehiago hartuta», azaldu du. Zailtasunei erreparatuta, etaparik «errazenetarikoa» izan zen.
Atzokoa, luzeena
Atzokoa, berriz, Dakarreko erlojupeko luzeena izan zen; hain zuzen ere, 518 kilometrotakoa. Distantzia horretan, lurzoru gogorrean eta lur zein arezko pistetan barrena aritu zen. Dunetan ere ibili behar izan zuen. GOR Sport taldeko pilotuak 06:40:41eko denbora behar izan zuen Villa Carlos Pazetik San Juanerainoko tartea egiteko.
Gaur, bestalde, hirugarren etapa lehiatu beharko dute parte hartzaileek. Domekan hasi zuten Dakarra, eta hilaren 17ra arte, Argentina, Bolivia eta Txile lotuko dituzte pilotuek.