Ondarroako Luterl taldea 17. komiki jardunaldia egiten ari da egunotan. Prestatu dituzten ekimenen artean aipagarriena, aurten Patxi Huarte Larraburu ‘Zaldieroa‘ri buruzko erakusketa monografikoa izan da.
Zaldieroa komikilariaren komiki zintak eta irudiak oso ezagunak dira. Besteak beste, Berria egunkarian De rerum natura komiki zinta egiten du egunero. Ondarroako erakusketan hastapeneko komikietatik, Napartheid, TMEO, Euskaldunon Egunkaria, Naparkaria, Xabiroi, Berria, Igela argitaletxea, ilustrazioak, kartelak, De Rerum Naturaeta egin dituen behar guztiak ikusgai daude. “Bere sorreratik gaur eguneraino egin dituen beharrak ikusteko aukera dago erakusketan. Besteak beste Zaldieroak zelan beharra egiten duen ikus daiteke bere marrazkiak ikusita. Arkatzaz marrazten du lehenengo, eta gerokoan arkatz urdinaz jarraitzen duela antzeman daiteke. Azkenik, koloreztatze prozesua zelan egiten duen ere ikus daiteke”, azaldu du Ion Iñaki Artetxe Luterl taldeko kideak.
Herritar bat Zaldieroaren beharra ikusten
Ondarroan hilaren 11 arte ikus daiteken erakusketa Huartek bere karrera osoan sekula egin duen lehen erakusketa da. Autorea erakusketa muntatzen ari zirela egon zen Ondarroan, eta antolatzaileen esanetan, baliteke zapatuan bertan egotea. “Hilaren 10ean bertora etorriko dela uste dugu”. Antolatzaileek gaineratu dutenez, nahikoa jende hurbildu da erakusketa ikustera. “Jendea tantaka etorri da, baina egunero hurbildu dira herritarrak. Gehienak, gainera, jakin-min handiagaz etorri dira erakusketa aretora”.
Era berean, gaur [urtarrilak 7], Patxi Huarteri egindako irratsaio berezia ere entzuteko aukera izango da Radixu IrratikoAzken mohikanoak irratsaio berezian. “2014ko abenduaren 31n ordu biko elkarrizketa egin nion Huarteri eta hura osorik entzun ahal izango da. Bere ibilbide guztia eta egin dituen pertsonaia guztiei buruzko azalpenak entzun ahal izango dira, esate baterako. Horrez gain, beste hainbat gairi buruz ere berbetan ariko da Zaldieroa”. Irratsaioa Radixu Irratiko 105.5 FM dialean edota webgunean entzuteko aukera egongo da 22:00etatik 00:00etara.
Erakusketaz eta irratsaioaz gain, urtarrilaren 3an Euskoman komikiaren aurkezpena ere egin zuten komiki jardunaldien barruan. “Jende askorik ez zen etorri, baina polita izan zen komikia Ondarroan aurkeztea. Kaiet Bengoetxea komikia sinatzen egon zen”.
Luterl taldeak antolatzen dituen jardunaldiak borobiltzeko Globhito berripaperaren 25. zenbakia ere argitaratu da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.