Dispertsioaren kontra, jendetza batu nahi du Sarek etzi, Bilbon
Sarek antolatutako mobilizazioarekin bat egiteko autobusak antolatu dituzte hainbat herritan. 17:30ean abiatuko dira, udaletxetik eta La Casillatik«Dispertsioa ez da inoiz legala izan; ez du sekula inongo izateko arrazoirik eduki, ez bada pertsonak su...
Sarek antolatutako mobilizazioarekin bat egiteko autobusak antolatu dituzte hainbat herritan. 17:30ean abiatuko dira, udaletxetik eta La Casillatik
«Dispertsioa ez da inoiz legala izan; ez du sekula inongo izateko arrazoirik eduki, ez bada pertsonak suntsitzea eta makurraraztea. Inoiz ez du zentzurik izan, eta are gutxiago gaur egun, Euskal Herrian bizi dugun egoera berri honetan, non gatazkak utzitako ondorio latz guztiei konponbide justu eta iraunkorra ematea den euskal jendartearen gehiengo zabalaren nahia». Sarek argi du, eta dispertsioarekin amaitzeko eskatuko dute zapatu honetan Bilboko kaleetan.Euskal Herrira ahora, now, maintenant, orain! izango da zabalduko duten leloa, eta, adierazi dutenez, mobilizazioa jendetsua eta parte hartzailea izatea gura dute: «Jendartearen aniztasunean oinarritutakoa, non pertsonok izango garen protagonista aktiboak».
Zabaldu gura duten mezua ere argi dute antolatzaileek: «Dispertsioarekin amaituko dugu, eta Bilbotik mundura hedatuko den mezuak zure ahotsa ere behar du».
17:30ean jarri dute hitzordua, eta mobilizazioak bi abiapuntu izango ditu: Bilboko udaletxea eta La Casilla.
Herrietatik autobusak
Bi leku horietatik aterako diren jende multzoek bat egingo dute gero, Zabalburu plazan. Eta Bilboko manifestazioarekin bat egiteko deia egin dute baita ere Busturialdeko, Lea-Artibaiko eta Mutrikuko Sarekideek. Hainbat herritan, gainera, Bilbora joateko autobusak antolatu dituzte: Mutrikun Zubixa herriko tabernan edo Birjinitanean eman behar da izena. Bestela, 943-01 99 40 telefono zenbakira deituta ere eman daiteke izena. Autobusa 15:45ean aterako da, Goiko biribilgunetik. Ondarroan Antiguako Ama, Beikozini, Anaitasuna, Kulixka eta Zamora taber- netan eman daiteke autobuserako izena. 15:30ean aterako da, Zaldupeko Zubitik.
Lekeition Guzurmendin, Makalan, Galarrenan, Norain, Maiten eta kultur etxean eman daiteke izena; gaur da azkenengo eguna. Autobusa geltokitik aterako da, 15:30ean. 15:45ean aterako dira markina-xemeindarrak, eta Txotxiki Bin, Uhagonen, Alarabi belar dendan eta Sakris tabernan eman dezakete izena.
Munitibarrek eta Aulestik elkarrekin antolatu dute autobusa, eta bi autobus bete dituzte. 16:00etan aterako dira. Izena ematerik ez dago jada. Bai, ordea, Ean, barikura bitartean. Ohiko lekuetan izena eman daiteke, eta autobusa zapatuan 16:00etan aterako da, plazatik. 16:05ean Ibarrangelun geratuko dira, hango herritarrak batzeko. Nabarnizkoak, berriz, Arratzukoekin batera joango dira. Autobusa 15:15ean aterako da Nabarniztik, eta 15:30ean batuko ditu belendiztarrak. Oleskon zain dagoen jendea, berriz, 15:40ean batuko dute. Nabarnizko udaletxean edo tabernetan eman daiteke autobuserako izena.