Euskara sustatzeko egutegiak egin dituzte
Hemen euskaraz egiten dugu leloa duten mahai gaineko egutegiak egin ditu aurten ere Bermeoko Udalak. Ekimen horren bitartez, jendaurrean lan egiten duten leku publikoetan euskararen erabilera sustatu nahi dute, eta bezeroen eta establezimendu publikoet...
Hemen euskaraz egiten dugu leloa duten mahai gaineko egutegiak egin ditu aurten ere Bermeoko Udalak. Ekimen horren bitartez, jendaurrean lan egiten duten leku publikoetan euskararen erabilera sustatu nahi dute, eta bezeroen eta establezimendu publikoetako langileen arteko harremana euskaraz izateari bidea eman gura zaio. Hala, 1.500 ale argitaratu ditu Bermeoko Udalak leku publikoetan, merkataritza establezimenduetan, enpresa txikietan eta profesional ezberdinen bulegoetan jartzeko. Egutegi horiekin, toki hoietan euskaraz egiten dela jakinarazi nahi zaie bertaratutakoei.