Herritarren artean 7.000 euro banatu ditu Ondarroako Zatozte elkarteak
Urtarrilaren 5ean Zatoztek egin zuen Gabonetako zozketako irabazleak agertu dira. Guztira, 70 ondarrutarrek 100 eurotako erosketa txekeak jaso dituzte.
Saria jasotzera joan diren guztiak pozik jaso dute erosketak egiteko txekea. Gerokoan, gainera, denek batera argazkia atera dute Plaiko zubian. Irabazle bakoitzak hilabete bukaera arteko epea izango du zenbaki irabazlea suertatu zaion dendan gastatzeko.
Zatoztekoek nabarmendu dutenez “aurten Gabon kanpainan erosketa kopuruak ez du gorakada handirik eduki. Ea beherapenetan kanpaina ondo joaten den”.