Baxurako arrantzaleek urteko lehen arrain aleak gaur [urtarrilak 8] porturatu dituzte. Arrantzale asko geldirik daude oraindik, baina, bakarren batzuk arrantzan hasiak dira.
‘Gure Imanol’ baxurako ontziak ekarri dituen buzten baltzak kaxetan sartuta
Gaur goizean, esate baterako, Santurtzitik etorritako Gure Imanol arrantzaontziak nahikoa arrain ekarri du. 1.300 kaxa buzten baltz eta 100 bat kaxa salba ekarri ditu, besteak beste. Goizeko 08:30ak inguruan porturatu da, eta arraina nahasturik ekarri duenez kaxetan sailkatzen aritu dira, gerokoan bentan saldu ahal izateko.
SantoƱatik (Kantabria, Espainia) etorritako txalupa batek ere porturatu du arraina eguna egin baino lehen. Horrez gain, Santanderreko bi ontzik ere arraina kamioian bidali dute Ondarroako bentalekuan saltzeko. Kamioian guztira 1.500 kaxa betandi, 45 kaxa txitxarro zuri eta boba kaxa bakarren bat bidali dituzte.
Prezioei dagokionez honako batazbesteko preziotan saldu da arraina goizean egin diren bentetan: betandia (1,08 euro), txitxarroa zuria (2,95 euro) eta boba (0,29 euro).
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.