Topaketak Garraitz taldeak antolatu ditu eta uretako ekintzetan guraso eta haurrak elkarregaz trebatzea dute helburu. “Emaitzei garrantzia kenduaz, maila eta gaitasun ezberdinak dituzten umeak elkarrekin trebatzea da helburua”, gaineratu dute. Horrez gain, Garraitz taldeak gurasoen parte hartzea bultzatu nahi du. “Kirola egiteko eredu hezigarriago bat bultzatuz, ume eta gurasoei elkarregaz kirola egiteko aukerak eman nahi dizkiegu”, azaldu dute
Lekeitioko Udaleko ordezkariek.
Ekintza lehiaketa eredutik urrunduz eta topaketa ereduaren alde eginez egingo dela diote. “Jai giroa eta kirola uztartuko ditugu”.
Topaketak 10:45ean hasi eta 13:00ak bitartean egingo dira eta Lekeitioko eta inguruko hurbileko herrietako lehen hezkuntzako 1-2-3 eta 4. mailetako ikasleei daude zuzenduta.
Izen ematea. Topaketetan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako, interesatuek telefonoz deitu (665 72 04 07 -94-624 30 05) edota posta elektronikoa idatzi beharko dute (
zuzendaritza@lekeitio-kiroldegia.com).