Lanak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 18an amaitu bazen ere, sariketa Gabonetan egin zuen Mutrikuko Udalak. Guztira, hamabost lan aurkeztu dira lehiaketara eta horietatik bost izan dira mutrikuarrenak. Horien guztien artean, epaimahaiarentzat Lizardiren
Taupadak lana izan da onena; mutrikuarrak 600 euroko saria eskuratu du.
Baina Lizardik beste lan bat ere aurkeztu zuen lehiaketara:
Sagarrak belarretan. Eta hain justu, lan horrek, herriko idazle onenari ematen zaion 200 euroko saria jaso du. Horrela ba, Lizardik bi sari jaso ditu.
III. Ziriako Andonegi Literatur Lehiaketako irabazleak.
Izan ere, lehiaketako oinarrien arabera, idazle berdinak ezin zuen lan bategatik bi sari jaso. «Bi lan ezberdinekin hainbat sari jasotzeko aukera egon da», gaineratu dute udal ordezkariek.
Ez da estreinako aldia Lizardik sariketa irabazten duena. Izan ere, 2014an bezala, 2013ko lehiaketan ere Lizardik sari nagusia eta mutrikuar onenaren saria eskuratu zituen.
Lan onenak saritzea helburu. Orduan, Iratxe Gimenez Mutrikuko Udaleko kultura teknikariak lehiaketaren helburua lan onenak saritzea zela azpimarratu zuen. «Lan onenak saritzea izan da lehiaketaren irizpidea hasieratik. Idazle berarenak diren edo ez epaimahaikideek ez dakite».
III. Ziriako Andonegi Literatur sariketa.
16 eta 18 urte artekoen artean, aldiz, Lorena Arreitunandia mutrikuarra izan da garailea. Arnas hatsa heriotzarako bidea lanagatik 100 euroko saria jaso du Arreitunandiak. Bestalde, herriko literatur zaleek ematen duten saria Nahia Velez de Mendizabal herritarrarentzat izan da (
Etxeko amets gaiztoa).
2013ko lehiaketan, esaterako, 16 eta 18 urte artekoetan ez zen lanik aurkeztu.
Sariak Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak eta Joxemari Etxaburu kultura zinegotziak banatu zituzten.
Aurrera begirako asmoak. Udalak, aurten epaimahaia nortzuk osatu duten ere jakitera eman du: Mikel Aizpurua, Nekane Agirrre eta Joxe Mari Ulazia.
Lan sarituak Mutrikuko Udalaren webgunean (
www.mutrikukoudala.net) argitaratuko badira ere, udalarentzat lan sarituekin liburu bat egitea litzateke egokiena. «Ederrena bizpahiru urtetako lanak hartu eta liburu batean argitaratzea izango litzateke».
III. Ziriako Andonegi Literatur Sariketako irabazleak.