14 urteteik beherakoetan, berriz, Unai Revueltarena izan da Bilduma Onena.
Markina-Xemeinen ingurumena zaintzeko egindako ekintzak atara behar izan dituzte aurten, parte hartzaileek. Danetara, hamazazpik lagunek hartu dute parte, azkenean Ekozain ekologia taldearen argazki rallyan: hamalau nagusik eta hiru umek. Horien guztien artean bilduma onenak eta jarritako gaietako beste hiru argazkik izan dute saria, bai nagusien mailan zein gazteetan. Gai libreko beste argazki bi ere saritu dituzte nagusietan.
Argazki guztiak ikusgai egon dira urtarrilera arte erakusketan. Amaitutakoan, argazkiak, itzuli egingo zaizkie parte hartzaileei. Argazki sarituak, baina, ekologia taldearen esku geratuko dira.
SARITUAK
Nagusiak
- Jose Luis Rodriguez. 250 euro, Ekoargazki Bilduma Onenari.
- Jesus Amas. 70 euro, Markina-Xemeinen oraintsu berriztatutako antinuklear horma-irudiari gehitutako pertsona edo pertsonen ekoargazki onenari.
- Ainara Amas. 70 euro, Aldarrikapen ekologikoen ekoargazki onenari.
- Jesus Mari Osa. 70 euro, Markina-Xemeingo gaur egungo ekintza ekologikoei buruzko ekoargazki onenari.
- Lidia Urizarbarrena. 70 euro, gai librea.
- Ibon Zubikarai. 70 euro, gai librea.
14 urtetik beherakoentzat
- Unai Revuelta. 150 euro, Ekoargazki Bilduma Onenari.
- June Arostegi. 50 euro, Markina-Xemeinen oraintsu berriztatutako antinuklear horma-irudiari gehitutako pertsona edo pertsonen ekoargazki onenari.
- Paule Arostegi. 50 euro, Aldarrikapen ekologikoen ekoargazki onenari.