Hondeamakina Lekeitioko Isuntza hondartzan, gaur. Argazkia: Lekeitioko Udala
Gaur goizean sartu dira hondeamakinak Isuntza hondartzara lanekin hasteko. Alzola enpresak egingo ditu lanak eta ia miloi bat euroko kostua izango dute.
Berreraikitze lana bera konplexua ez bada ere, aurrera eramateko hartu beharreko neurriak asko direla jakitera eman zuen Eusko Jaurlaritzak. Hondartza, ura eta erabiltzaileak babesteko neurriak hartuko dituzte. Hondarrera sartzeko dauden eskailerak eta barandak kenduko dituzte kamioiak pasatzeko, eta hondartzaren zati bat heziz inguratuko dute erabiltzaileek libre dagoen hondartzaren zatia segurtasunez erabili ahal izateko.
Bestalde, Lekeitioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak azken bileran adostu dutenez moila ondare izendapena izango du, eta beraz, apurtuta dagoen zatia besterik ez dute konponduko ahal den guztia mantenduz.