Udaleko brigadako langileak pibote berriak ipintzen
Mutrikuko Zubiaga plazan (gaztetxe aurreko plaza) konponketak egiten hasi dira udaleko brigadako langileak. Lehendik erdi jausita zeuden piboteak konpondu eta harutzago, bi pibote berri sartu dituzte.
Hain zuzen ere, toki horretan aparkatuta egoten diren autoek eta ibilgailuek hainbat arazo sortzen dituzte, eta arazo horiek ekidin nahi dituzte pibote berriak ipinita. “Autoa edo euren ibilgailua hor uzten dutenek zirkulazio arazoak sortzen dituzte. Alboko bidea oso estua da, eta hortik pasa behar diren ibilgailuak ezin pasata ibiltzen dira. Pibote berriak ipinita, jendeak ezingo du gune honetan aparkatu”, nabarmendu dute udaltzainek.
Neurri berriarekin, Zubiaga plazatik pasatzen diren ibilgailuak Felix Txurruka kalera sartzeko oztopo gutxiago izango dituzte.