U izena edukiko du
Piztiak taldearen hurrengo diskoak eta besteak beste, Josu Aranbarri, Txomin Uribe eta Kirmen Uriberen kolaborazioa eduki dute musikariek. Diskoa grabatu ahal izateko 1.500 euro biltzeko helburua ipini zuten taldeko kideek. “Izatez, hori helburu minimoa da, diskoa grabatzeko diru gehiago behar dugu”.
Eta minimo hori bete dute. “Horrek esan nahi du dirua jasoko dugula”. Diru gehiago lortuz gero, estudioan egun gehiagotan egoteko aukera eta nahasketak eta liburuxka lodiago bat egiteko aukera edukiko du taldeak.
Piztiak taldea, kontzertuan
Crowdfundin-a modu masiboan egiten den finantzazioa da. Josu Aranbarri
Piztiak taldeko baxujoleak kontzeptua ezagutzen zuela azaldu dio
Santutxuko Uriola argitalpenari. “Lehenagotik ezagutzen nuen, beste lagun batzuk ere egin dutelako. Parte hartu izan dut dirua ematen; beste aldean ere egon izam naiz. Orain arte, diskoen salmentetatik eta kontzertuetatik lortu dugu hurrengo diskoa finantzatzea. Baina aurrekoarekin, krisia dela eta ez dela, pixka bat herren ibili ginen, eta pentsatu dugu arrantzatu baino lehen arraina saltzea”.
Izan ere, proiektua badute ere, diskoa oraindik egin barik dago. Jendeak Internet bidez emandako dirua grabazio estudioaren zati bat ordaintzeko erabiliko dutela dio Aranbarrik. “Guk –taldeko kideek–, estudio eta teknikari ordaintzeko geratuko den zatia, edizioa, zabalkundea, materiala, eta beti sortzen diren bestelako gastuak gure gain hartuko ditugu”.
Josu Aranbarri, Piztiak taldeko baxujolea.
Baina dirua ematen dutenek saria ere edukiko dute. “Gabeko Kalapitxixak erakusketan egin ziren artelanak emango diegu. Nireak dira pieza denak. Dena dela, sari gehiago ere egongo dira azken txanpan. Urte berri, sari berri!”.
Kanpainaren martxa ikusita,
Piztiak estudioa sartu zen urtarrilaren 2an. “Itsu-itsuan saltoa ematea pentsatu dugu; fidatzen gara”.
U diskoa orain arte egindako lanekin alderatuz gero, pixkat desberdina dela dio. “Baina Piztiak garela nabaritzen da. Jesus Galan dago gitarra jotzen eta horrek beste indar bat ematen dio. Kolaboratzaile gehiago ere baditugu: Santutxuko Urtzi Lee (Urtzi Aio). Abestiei dagokienez, denetarikoak dira (rocka, contry puntua dutenak…). Maketan eta entseguetan ondo geratu dira”.
Taldearen helburua diskoa martxorako kalean egotea da. Eta erronka berriarekin pozik daudela diote. “Sinesten dugu gure lanean, eta uste dugu oso disko ona egingo dugula”.
Crowdfunding-a azken egunetan sartuta, herritarrei “proiektu interesgarri” baten parte izan ahal direla esan die Aranbarrik. “Animatzea!”.