Txalupa gutxi batzuk besterik ez daude lotuta Ondarroako portuan
Asteon batez ere boba, buzten baltza eta betandi nahikoa porturatu dituzte arrantzaleek. Horrez gain, txitxarroa ere ekarri dute baxurako arrantzaontziek, baina kopuru gutxiagoan. “Martitzen eta eguaztenean nahikoa arrain eduki dugu saltzeko bentalekuan, gaur eduki dugu gutxien”, azaldu dute Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunek.
Prezioei dagokionez, gainera, arrantzaleek nahikoa prezioa onean saldu dituzte arrainak bentalekuan. “Urteko data hauetarako, prezio garestian saldu da arraina. Txalupa gutxi dabil arrantzan, eta horrek ere eragina izan du prezioetan. Inguruotan baxurako arrantzaontzi gutxi dabil. Kantabriatik Euskal kostaldera artean, sei bat txalupa ibiliko dira, gutxi gorabehera”.
Urtarrila bukaera arte, txalupa asko martxan ez direla egongo uste dute Ondarroako Kofradiako arduradunek. “Aurtengo urtarrila eta otsaila nahikoa eskasak izango dira. Txalupak pixkanaka ugaritzen hasiko direla uste dugu”. Gauzak horrela, berdel kanpaina hastearekin batera txalupak ugaritzen hasiko direla uste da.
Ondarroako portuan txalupak lotuta
ASTEKO ARRAINA
Barikua. Urtarrilak 9
- Betandia: 4.100 kilo; 1,72 euro bataz beste
- Boba: 3.200 kilo; 0,42 euro bataz beste
Martitzena. Urtarrilak 13
- Betandia: 10.400 kilo; 1,83 euro bataz beste
- Boba: 10.800 kilo; 0,36 euro bataz beste
- Txitxarro zuria: 3.700 kilo; 2,18 euro bataz beste
Eguaztena. Urtarrilak 14
- Boba: 12.800 kilo; 0,34 euro bataz beste
- Buzten baltza: 9.800 kilo; 1,10 euro bataz beste
- Txitxarro zuria: 1.000 kilo; 5,20 euro bataz beste
Eguena. Urtarrilak 15
- Betandia: 16.900 kilo; 1,74 euro bataz beste
- Txitxarro zuria: 1.900 kilo; 3,48 euro bataz beste