Andoni Aretxabaleta Eskuz Binakako Txapelketa jokatzen
Aretxabaletak eta Bengoetxeak Berasaluze II eta Zubietaren kontra jokatuko dute Binakako Txapelketako partida. Txartelak 15 euro, 20 euro eta 25 eurotan egongo dira eskura pilotaleku nagusiko leihatilan aldez aurretik, egunean bertan berriz, 30 eurotan egongo dira salgai. Pertsonako hamar txartel besterik ez dituztela emango jakitera eman dute antolatzaileek.
17:30ean hasiko da urtarrilaren 31ko pilota jaialdia. Aurretik Urrutikoetxea eta Iza eta Elezkani II eta Ibai Zabalaren arteko partida ikusteko aukera egongo da.
SARREREN SALMENTA EGUNAK
Urtarrilak 16
18:00etatik 20:00etara.
Urtarrilak 17
12:00etatik 14:00etara.
Urtarrilak 18
12:00etatik 14:00etara.
Urtarrilak 23
18:00etatik 20:00etara.
Urtarrilak 24
12:00etatik 14:00etara.
Urtarrilak 30
18:00etatik 20:00etara.