'EIXU bigarren berbia be euskaraz' lemapean euskararen alde lanean ari dira Lekeition
Udaleko Euskara Sailarekin koordinatuta euskararen erabileran eragiteko lanean jarri dira 35 herritar lau lantaldetan antolatuta.
Hamar lagun batu dira Euskara Zuzena, jatorra eta egokia lantaldean eta beraien asmoa Lekeition egun egiten den euskararen kalitatean eragitea da; beste zortzi lagun, herriko komertzioetako Hizkuntza paisaia euskaratzeko lantaldean dabiltza. Badira ere Kontzientziazio lantaldea eratu dutenak, horiek ikastolan eta ekolan guraso, begirale eta irakasleentzako tailerrak ematen dabiltza, euskaraz kontzienteki eragitea hausnartzen. Azkenik, Komunikazioaren lantaldea dago. Horien helburua udaberrirako Lekeitioko euskararen inguruko dokumental bat ateratzea da. Hala ere, poliki-poliki hasi dira dokumental horren zenbait zati aurreratzen. Sare sozialetan eta zine aretoan ere ari dira erakusten. Bi sketx zabaldu dituzte momentuz.
https://www.youtube.com/watch?v=lmVCXyOKC78