Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hilaren 31 arte Yolanda Eizagirre argazkilari ondarrutarraren beharrak ikusgai daude Etxelilan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/01/15
Yolanda Eizagirre ondarrutarraren argazki erakusketa Ondarroako Etxelilan

Erakusketan ikus daitezkeen argazkietariko batzuk

Etxelilakoa Yolanda Eizagirre argazkilariak Ondarroan egiten duen bigarren argazki erakusketa da. Lehena, 2010ean Uxu emakume taldeak antolatuta egin zuen, eta oraingoan, 7 emakume en movimiento taldeak antolatuta. Aurreko esperientziagaz “oso gustura” geratu zela nabarmendu du argazkilari ondarrutarrak. “Nire argazkien erakusketa bat egitera animatuko nintzatekeen galdetu zidaten, eta baietz esan nien”, azaldu du Eizagirrek. Denetara, 26 argazki ikus daitezke Etxelilako erakusketan. Gehienak 2014ko udazkenean ateratako argazkiak dira. Denetariko gaiak azaltzen dira argazkietan: Ondarroako kaleetako hainbat txoko eta paraje ezkutu, zaldiak, kalatxoriak, olatuak, itsasontziak, eta mendiko eta itsas giroko paisaiak. Argazkietan, batez ere, Ondarroa eta bere inguruak agertzen dira. Beti ere, argiarekin jolasean eta xehetasunei erreparatzen aritu da ondarrutarra. “Argazkietan toki baten plano orokor bat erakutsi beharrean, gauza zehatzetan fokatu ditut. Xehetasunetan arreta jartzea nahiago izaten dut”. Yolanda Eizagirre argazkilari ondarrutarraren erakusketa, Etxelilan Erakusketan, gainera, kalatxori, olatu eta zaldi ugariren argazkiak agertzen dira. “Kalatxoriekin obsesio txiki bat dut. Kalatxoriak itsasoko arratoiak direla esaten dute batzuek. Niri, ostera, asko gustatzen zaizkit. Olatuak ere oso gogoko ditut. Olatuak dauden tokian hantxe nago ni. Horrez gain, zaldiei argazkiak ateratzea ere oso gustuko dut. Zaldiei buruzko argazki asko ditut. Goimendia parean, esaterako, orduak egoten naiz zaldiei begira”. Argazkien tamainuari eta koloreari dagokionez, gehienak 20×25 zentimetroko tamaina dute eta koloretakoak dira. Hala ere, tartean tarteko, argazki handiagoak eta txikiagoak edota zuri-beltzekoak ere aurki ditzake erakusketara hurbiltzen den bisitariak. Erakusketa urtarrilaren 31 arte zabalik dago; martitzenetik domekara 16:30etik 20:30era.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Bizigiro, Bizkaia

Erbestearen mina, bizi-bizi

Euskal Herria, Bizkaia

Jauzi Ekosozialak uste du Loiuko aireportuan bidaiari gehiago egoteak ondorio kaltegarriak izan ditzakeela

Euskal Herria, Bizkaia

Animalien sufrimendurik gabeko jaiak eskatu dituzte Algortako Portu Zaharrean

Bizigiro, Bizkaia

Goitibeherak eta musika Gernikan

Euskal Herria, Bizkaia

Kaleko saltzaileek Bilboko Udalari exijitu diote udaltzainen eraso «arrazistak» ikertzeko eta halakoak amaiarazteko

Bizigiro, Bizkaia

Bi egun jazzaren erritmoan

Euskal Herria, Bizkaia

Getxoko Sokamuturra Ez taldea kalera irtengo da etzi, animalien jaietako sufrimendua gaitzesteko

Bizigiro, Bizkaia

San Rokeko txinpartaren zain

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak abuztuaren 23rako gaztetxea husteko eskatu du, lege prozedurarik hasi barik

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.