Leartiker zentru teknologikoak dronen erabilera profesionalari buruzko jardunaldia antolatu du
9:30etan hasiko da gozari teknologikoa, eta dronen erabilerak enpresa eta profesional jardueretara ekar ditzakeen aukerak eta aplikazioak azalduko dira.
Ekitaldia, dohainik izango da eta Lea Artibai Berrikuntza Guneko Auditorioan ospatuko da, “Dronak: erronkak, aukerak eta aplikazioak” izenburupean. Karlos Uraga arituko da hizlari, Erle Robotics, enpresako sustatzaile eta bazkidea, Gasteizen kokatuta dagoen enpresa hau dronen belaunaldi ezberdinentzako, software eta hardware diseinuan espezializatua dago.
“Negozio ezberdinak bere eguneroko lanetan dronak erabiltzen hasi dira, esaterako, argazkilari eta ikus-entzunezko ekoizpen-enpresak edota esparru pribatuetako segurtasun lanetarako baliatzen dituzte. Horrela gastuak murrizteaz gain aireko ikuspegitik irudi ikusgarriak lortzen dituzte”, azaldu dute.