Mutrikuko udal musika eskolakoek 730 euro batu dituzte misio talderako
Mutrikuko Musika Eskolakoek eskainitako Gabon kontzertuan eta Banda Txikik abenduaren 24ean egindako kalejiran misio talderako dirua biltzen aritu ziren musika eskolako kideak.
Aurten, 730 euro jaso dituzte, eta herritarrei izan duten eskuzabaltasuna eskertu nahi izan die musika eskolakoek. “Herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsi duten eskuzabaltasunagatik eta elkartasunagatik”.