Eskua irudikatu zuten argi txikiekin.
Gure Esku Dago dinamikak deituta, hainbat lagun batu ziren bariku iluntzean, frontoi nagusian, erabakitzeko eskubidearen aldarria zabaltzeko. Guztien artean mosaiko erraldoi argitsua osatu zuten kantxa erdian jarrita. Taldeka zein guztiak batera argiak piztuta, irudi dotorea osatu zuten ume eta nagusiek. Ondoan, Gure Esku Dago idatzi zuten kandelen argiekin.
Kandelekin egindako irudia.