Gipuzkoako batel txapelketako lehen jardunaldia bertan behera geratu da
Domekan [urtarrilak 18] egin behar zen arraun proba ezin izan zen egin. Izan ere, oso eguraldi txarra ari zuen, eta antolatzaileek proba bertan behera uztea erabaki zuten.
Gipuzkoako Arraun Federakundeak adierazi duenez, atzo Urumeako uretan egin behar zen proba ez dakite noiz egingo den. Urtarrilaren 31n Donibane Lohitzunen egingo den hurrengo jardunaldian neurtu beharko dituzte indarrak partehartzaileek, tartean Mutrikuko arraun taldeko kideek.