Ilusio ponpak izenburupean, ikastetxeak laugarren urtez antolatuko du ekimena. Funtsean, ekintzaren helburua enpresa mundura ilusioa, motibazioa eta energia positiboa helaraztea da. Horrez gain, heziketa berritzaileei lekua egitea eta enpresa ezberdinen eta heziketa zentroen arteko elkarlana bultzatzea ere baditu helburu.
Jardunaldietan eremu ezberdinetako hainbat profesionalek parte hartuko dute. Horrela ba, kirol, hezkuntza eta enpresa munduko adituek euren esperientziak kontatzeko aukera edukiko dute eguenean [urtarrilak 22] Markina-Xemeinen. Hitzaldi guztiak Esperantza eraikinean izango dira. Interesatuek aldez aurretik
izena eman beharko dute.
Egitaraua:
- 09:00. Isabel Mendiguren Lea Artibai Ikastetxeko zuzendari nagusia (aurkezpena eta ongi etorria)
- 09:10. Juan Luis Urrutia Txopitearen berbaldia. Urrutia Cikautxoko Giza Baliabideetako zuzendaria da eta naziorte mailako giza baliabideei buruz berba egingo du.
- 09:45. David Casinos. Casinos urritasun fisikodunen olimpiadetan lau aldiz munduko eta Europako txapeldun izan da. Besteak beste, Casinosek itsu geratu ostean aukeren mundua zelan zabaldu zuen kontatuko du.
- 10:45. Iker Fernandez. Fernandez kazetaria eta motibazio aholkularia da. Norbere pasioa zein den eta amestutako bizitza nola lortu azalduko ditu.
- 12:00. Jardunaldiekin amaitzeko, Gemma Martinez (Mi querido Klikowsky) eta Lander Otaola (8 apellidos vascos, Vaya semanita, Cabaret Chihuahua…) aktoreek gauzei nola aurre egin eta behin eta berriz saiatzeko beharraren inguruan hitz egingo dute.